Zer egin

Planen bat nahi? Arratzun natura, kirola, paisaia, historia, ondarea… dituzu aukeran. Gogobeteko zaituzten hamaika jarduera. Harritu zaitez

Donejakue bidea

Donejakue Bidearen zati txiki bat egin dezakezu Arratzun. Erdi Aroaz geroztik dugu Bidearekin lotura, milaka erromes ibiltzen ziren garaietatik.

Arratzuko etapa Iparraldeko Bidearen zati da, Markinatik Gernika-Lumora doanarena. Arratzun zigilua lortu dezakete erromesek. Egin bidea, eta igaro Artzubiko basotik eta zubi harrigarritik.

Egin geldialdi bat zure “bidean”, eta gozatu Kostaldeko Bideko etapetako ikustaldi gidatuez Ziortza eta Morga artean. Kultura, ondarea, natura eta mendi-ibiliak maite dituztenentzat.

Informazio gehiago:  www.visiturdaibai.eus

Tel.: 94 625 06 06 – 634 24 37 62

Arotz ibilbidea egurraren ibilbide turistikoa

Zuraren ibilbide turistikoa da Arotz; ibilbide turistiko naturala, kulturala eta ekologikoa. Proposamen berritzailea da, eta Busturialdea-Urdaibairen erroetaraino darama bisitaria. Artzubiko basoaren interpretazioaren eta zuraren ondarearen bidez hemengo historia eta hemengo bizilagunena nolakoa izan zen eta nola eboluzionatu duen ikusiko dugu Arratzun, aberastasun-iturrien berri izango dugu, erabileren eta ohituren berri izateaz gain.

Informazio gehiago: www.visiturdaibai.eus

Tel.: 94 625 06 06 – 634 24 37 62

Bizikletaz egiteko bideak

Arratzu aitzindaria izan da Urdaibain mugikortasun jasangarria sustatzen bidegorri-sarearen bidez. Ibili zaitez!

Arratzu, bertako auzoak, auzotarrak eta bisitariak modu osasungarri eta jasangarrian konektatuta daude. Arratzuko bidegorri-sare zabalak hamaika aukera eskaintzen ditu bizikleta-zaleentzat.

Lotura hauek ditu: Uarka-Belendiz, Uarka-Olesko, Olesko-Barrutia eta Uarka-Loiola zatia.

Ibilbide zailagoak ere badira, herriaren barnealdea ezagutu ahal izateko, baserri inguruak eta basoak gurutzatuz. Arrola mendiaren magala, Belendiz landagunea, Artzubi zubia… hamaika ibilbide dituzu Arratzun, aukeratu zurea!

Bizikleta elektrikoan egiteko ibilbideak erreserbatu ditzakezu hemen:www.visiturdaibai.eus

Tel.: 94 625 06 06 – 634 24 37 62

Mendi-Ibiliak

Pistak, landa-bideak, bidegorriak eta pasierak ditugu Arratzuren landa giroan murgiltzeko. Hainbat aukera duzu, bai eta denak uztartzeko modu bat baino gehiago ere.

Arratzutik igarotzen da Golako ibiaren bideari jarraitzen dion PR BI-167 ibilbide laburra ere, Arratzu eta Mendata artean. Erraz egin daitekeen ibilbidea, interes natural, kultural eta paisajistiko handikoa. Ibaiertzeko basoaren aberastasun naturalaz gozatuko duzu, Santo Tomas eliza monumentala ikusiko duzu edo/eta Artzubiko zubi magikoa igaro.

Luzera: 5km

Desnibelal: 130m

Denbora: 1h 45

Informazio gehiago