Arratzu Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean

Arratzu Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean dago, eta ederto uztartzen ditu landa-izaera, paisaia naturala eta ondare historikoa eta kulturala. Gernika-Lumotik 4 minutu besterik ez dira behar autoz, eta bidegorri-sare zabala ere badu, udalerriko auzoak elkarrekin eta Gernika-Lumorekin lotzeko.

Haran estuekiko eremu menditsua da, eta burdinolen iragan industrialaren lekuko dugu Golako ibaia. Arratzun, naturak eta ondareak landa-paisaia ikusgarria eratu dute; han-hemenka baselizak, errotak, olak eta dorretxeak dituen paisaia. Aberastasun kultural handiko udalerria ere bada; izan ere, Bizkaiko historiaren aztarnak ditugu bertan, eta gure altxor preziatu eta apartak dira aztarna horiek. Urdaibaiko landazabal atlantikoko paisaiarik onenetakoak ere hemen daude.

Bi gune nagusi ditu Arratzuk: Loiola-Elexalde eta Zabala-Belendiz. Eta auzo hauek ere bai: Barroeta, Barrutia, Elexalde, Gorozika, Uarka, Monte eta Zubiate.

ONDARE HISTORIKOA

Historiak aztarna nabarmena utzi du Arratzun. Arkeologia baino askoz gehiago da. Historia bizia dugu hemen, eta zuk zeuk bizi ahal izango duzu esperientzia historikoa Arratzun. Arrola mendian Burdin Aroko herri harresitua dugu, Arrolako Oppiduma; Santo Tomasi eskainitako eliza ikusgarria ere bai, Bizkaiko koru barroko antzinakoena duena, eta Artzubiko zubi bitxia, Donejakue Bideko

ONDARE NATURALA

Arratzuko inguru naturalak landa-paisaia diseinatu du. Golako ibaia arduratzen da, Oka ibaira bidean, fauna eta flora aberasteaz eta forma emateaz. Oka ibaiaren arroa Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren zati garrantzitsua da, gune babestu hau Unescok 1984an horrela kalifikatu zuenetik. Artzubiko zubitik igaro eta Artzubiko harizti bikainean sartzen zara.

Arratzun landazabal atlantikoa da nagusi, larre, heskai, horma, baserri, landa-gune eta baratza ugarirekin.

TOKIKO PRODUKTUA. Etxean zaude.

Arratzun, lehen sektoreak garrantzi handia du, bai eta gastronomia goxoak ere. Kiwia da hemengo izarra, Euskadiko kiwi-ekoizle handiena baita Arratzu. Kiwi sailak ikusiko ditugu iritsi orduko, alde guztietan. Arratzuko baserritarrek ahalegin handia egiten dute lehen sektoreak bizirik iraun dezan, eta baratzako produktu ugari dago. Kiwi exotikoaren ondoan babarrunak, intxaurrak, kuiak, piperrak, tomateak… ikusiko dituzu. Eta ezingo zara dastatu gabe joan, ezta?